Megalitoak aplikazioa

Aplikazio euskaldun bati buruz hitz egingo dugu. Aplikazio guztiak ez direlako estatu batuetan egiten eta hemen ere badaudelako aplikazioak garatzen dituztenak!

Gaurkoan gipuzkoako megalitoak aurkitzeko aplikazioa aurkeztuko dizuegu, Megalitoak App. Aplikazioa monumentu megalitikoen bilatzaile kartagrofikoa da eta Aranzadi Zientzia Elkarteak garatu du 250 megalito bilduz.

megalitoak

Megalitoa geokokatzeaz gain, aplikazioak megalitoari buruzko informazioa eskaintzen digu eta megalitikoa dagoen lekuaren inguruko argazkiak ikusi ahalko ditugu.

megalitoak2

Megalitokoak ezagutzen ez dituztenentzat deskubritzeko modu dibertigarria eskaintzen digu aplikazio honek. Familian erabiltzeko aproposa den aplikazioa da eta gertu dauzkagun altxor prehistoriko hauetaz gozatzeko aplikazio interesgarria da.

Zalantzarik gabe, pozgarria da aplikazio honekin denbora pasa eta gure jatorriari buruzko gauzak ikastea.

Airbnb aplikazioa

Airbnb aplikazioaren bidez edozein tokitatik zure bidaiak planifikatu ditzakezu! Airbnbek etxe interesgarrienen atea irekitzen dizu eta, gainera, etxean soberan duzun espazioarekin dirua erraz irabazteko aukera ematen dizu. 600.000 eskaintza baino gehiago daude eta 34.000 hiri ezberdinetan, Airbnbek zuretzako dagoen esperientzia egokiena aukeratzen du.

airbnb

Bidaiari eta anfitroiei mezuak bidali, zure bidaia ikusi, leku magikoak deskubritu eta zure nahi-zerrenda osatu. Zure hurrengo etxea zuhaitz batean gainean egon liteke… Zure espazioa beste bidaiariei ireki!

Bidaiarientzat

  • Milaka etxe deskubritu 34.000 hiri ezberdinetan
  • Etxeak zuzenean zure Android-etik erreserbatu
  • Azken orduko erreserbak egin mundukko edozein tokitan
  • Epe luzeko egonaldiak planifikatu ehundaka hiritan
  • Zure bidaia kontrolatu, mezuak bidali eta nola lekura nola iristen den ikusi
  • Pentsaezinak diren espazioak deskubritu, oporretako etxeak edo apartamentuak eta zure lagunekin partekatu

Anfitrioientzat

  • Zure mugikorretik zure eskaintzak publikatu
  • Bidaiariak ezagutu onartu baina lehen
  • Onartu, ezeztatu eta bidaiariei eskaintza bereziak bidali edozein tokitatik
  • Zure eskaerak kudeatu, mezuei erantzun eta zure eginbeharrak edozein tokitatik bete
  • Zure egutegia erraz eguneratu
  • Anfitrioien komunitatearekin bat egin eta berri guztiak jaso

Bidaiatzea gustatzen bazaizu eta diru asko gastatu nahi ez baduzu Airbnb beti izango da aukera ona zuretzat. Aplikazioaren bidez modu erraz batean behar duzuna eskuratu ahal izango duzu.

Instagram aplikazioa

Instagram irudien sare soziala dela esan genezake. Filtro ezberdinak erabili daitezke argazkiak editatzeko, argazkiak igo daitezke, beste erabiltzaileen argazkiak ikusi daitezke… Erregistratzean, Instagramek gure Facebook eta Twitter-ak aztertzen ditu eta gure kontaktuen artean Instagram erabiltzen dutenak ikusi ditzakegu. Jarraian gure kontaktuei jarraitu ahal diegu eta igotzen dituzten argazkiak ikusi.

 instagram

Pantaila nagusian timelinearen argazkiak ikusi ahal ditugu eta erabiltzaileen ikuspegi orokor bat erakusten digu. Timelinean sartzeko aukera izango dugu. Iruzkinak ere irakurri ahal ditugu, gure profila eta gure argazkiak zeini gustatu zaizkion ikusi. Bigarren aukeran Instagramen publikatu ditugun argazki onenak azaltzen zaizkigu. Hirugarren aukera kameraren funtzioa da. Atzeko eta aurreko kamarak erabili daitezke eta jadanik galerian existitzen diren argazkiak ere aukeratu daitezke.

18 filtro ezberdin erabili daitezke. Filtro hauek efektuak gaineratzen dituzte zuri-beltz edo sepia. Neurri batean, argazkiaren koloreak ere aldatu daitezke. Markoa desaktibatu ahal dugu parte nagusian, kontrastea handitu eta irudiari buelta eman. Behin gure argazkia editatuta, irudia etiketatu ahal dugu eta Facebook, Twitter, Foursquare eta Tumblr-en partekatu.

Garatzaileek lan ona egin duten Instagram Android-era moldatzen, baina  iPhone-erako bertsioa hobeto dagoela esango nuke.

Kontutan izan behar da ezin dela kamera profesional batekin argazkiak ateratzearekin konparatu eta zenbait gauza egiteko mugak ditugula, zoom-a adibidez. Hala ere, oso aplikazio interesgarria da eta aukera asko eskaintzen dituena. Gure argazkiak agian ez dira profesionalak izango, baina oso ondo geratuko zaizkigu gure lagunekin elkarbanatzeko. Oso aplikazio gomendagarrida da!

Spotify aplikazioa

Spotify musika entzuteko aplikazioa da eta doan da mugikor eta tabletetan erabiltzeko. Zauden lekuan zaudela nahi duzun musika entzuteko aukera daukazu.

Spotify

Spotifyekin musika guztia entzungo duzu. Artista eta albumak entzun ditzakezu, edo zure abesti faboritoekin playlist-ak sortzeko aukera izango duzu. Musika berria aurkitu nahi duzu? Abesti bat aukeratu eta zure gogokoak izango diren abestiak gomendatuko dizkizu. Gehiago nahi baduzu Spotify Premium hartu beharko duzu.

Spotify Premium ezaugarriak

  • Nahi duzun abestia nahi duzunean eta nahi duzun gailuan: ordenagailu, tablet edo mugikorrean
  • Musika deskargatu eta konexiorik gabe entzun
  • Kalitate handiko soinuarekin gozatu
  • Iragarkirik gabe, musika bakarrik entzun
  • Konpromisorik gabe: zuk nahi izan dezazunean baja eman dezakezu

Spotify musika entzuteko dauden zerbitzurik onenetakoa da. Aplikazioa dohainik da baina zerbitzua doan ala ordaintzekoa izan daiteke. Dohainikoan esan behar da entzun daiteken musika orduak mugak dituela eta iragarkiak sartzen dituztela. Disko pila bat dauzkate, abesti guztiak eta funtzionalitate interesgarriak. Musika gustoko baduzu instalatuta izan beharko zenukeen aplikazioa da zalantzarik gabe.