Megalitoak aplikazioa

Aplikazio euskaldun bati buruz hitz egingo dugu. Aplikazio guztiak ez direlako estatu batuetan egiten eta hemen ere badaudelako aplikazioak garatzen dituztenak!

Gaurkoan gipuzkoako megalitoak aurkitzeko aplikazioa aurkeztuko dizuegu, Megalitoak App. Aplikazioa monumentu megalitikoen bilatzaile kartagrofikoa da eta Aranzadi Zientzia Elkarteak garatu du 250 megalito bilduz.

megalitoak

Megalitoa geokokatzeaz gain, aplikazioak megalitoari buruzko informazioa eskaintzen digu eta megalitikoa dagoen lekuaren inguruko argazkiak ikusi ahalko ditugu.

megalitoak2

Megalitokoak ezagutzen ez dituztenentzat deskubritzeko modu dibertigarria eskaintzen digu aplikazio honek. Familian erabiltzeko aproposa den aplikazioa da eta gertu dauzkagun altxor prehistoriko hauetaz gozatzeko aplikazio interesgarria da.

Zalantzarik gabe, pozgarria da aplikazio honekin denbora pasa eta gure jatorriari buruzko gauzak ikastea.