Instagram aplikazioa

Instagram irudien sare soziala dela esan genezake. Filtro ezberdinak erabili daitezke argazkiak editatzeko, argazkiak igo daitezke, beste erabiltzaileen argazkiak ikusi daitezke… Erregistratzean, Instagramek gure Facebook eta Twitter-ak aztertzen ditu eta gure kontaktuen artean Instagram erabiltzen dutenak ikusi ditzakegu. Jarraian gure kontaktuei jarraitu ahal diegu eta igotzen dituzten argazkiak ikusi.

 instagram

Pantaila nagusian timelinearen argazkiak ikusi ahal ditugu eta erabiltzaileen ikuspegi orokor bat erakusten digu. Timelinean sartzeko aukera izango dugu. Iruzkinak ere irakurri ahal ditugu, gure profila eta gure argazkiak zeini gustatu zaizkion ikusi. Bigarren aukeran Instagramen publikatu ditugun argazki onenak azaltzen zaizkigu. Hirugarren aukera kameraren funtzioa da. Atzeko eta aurreko kamarak erabili daitezke eta jadanik galerian existitzen diren argazkiak ere aukeratu daitezke.

18 filtro ezberdin erabili daitezke. Filtro hauek efektuak gaineratzen dituzte zuri-beltz edo sepia. Neurri batean, argazkiaren koloreak ere aldatu daitezke. Markoa desaktibatu ahal dugu parte nagusian, kontrastea handitu eta irudiari buelta eman. Behin gure argazkia editatuta, irudia etiketatu ahal dugu eta Facebook, Twitter, Foursquare eta Tumblr-en partekatu.

Garatzaileek lan ona egin duten Instagram Android-era moldatzen, baina  iPhone-erako bertsioa hobeto dagoela esango nuke.

Kontutan izan behar da ezin dela kamera profesional batekin argazkiak ateratzearekin konparatu eta zenbait gauza egiteko mugak ditugula, zoom-a adibidez. Hala ere, oso aplikazio interesgarria da eta aukera asko eskaintzen dituena. Gure argazkiak agian ez dira profesionalak izango, baina oso ondo geratuko zaizkigu gure lagunekin elkarbanatzeko. Oso aplikazio gomendagarrida da!